a-saila Kuntzera | Gramateka

Kuntzera

 

 

KUNTZERA

KUNZA, KUNZA, KUNZA

 

Language family: isolatua edo sailkatu gabe.

Language codes:

        ISO  639-1   -  

        ISO  639-2    - 

        ISO  639-3    kuz

Glottolog: kunz1244 

 

Beste izen batzuk (autoglotonimoa: likan-antai, lipe, likanantaíulipe, atacameño):

atacameño alt kunza [KUZ].

kunza [KUZ] hizk. Txile.

likanantaí alt kunza [KUZ].

lipe alt kunza [KUZ].

ulipe alt kunza [KUZ].

 

TXILE

 

kunza (likanantaí, lipe, ulipe, atacameño) [KUZ] hiztun gutxi batzuk lokalizatuak 1949an eta ordudanik antropologistek jarraituak. Peine, Socaire (Salar de Atacama), eta Caspana. Hizkuntza isolatua edo sailkatu gabe. Greenberg-ek macro-chibchan taldean kokatzen du. Gaur taldea espainieraz mintzo da. Hiztegia. Iraungia.

 

Hizkuntza / lengua: kuntzera / kunza / kunza / kunza.

Hiztunak / hablantes: (?).

Herrialdea / país: Txile.

 

 

HISTORIA. Hego Amerikako hizkuntza, ipar Txilen mintzatua, non dirudienez bizirik baitarrai. Halaber deitzen da likan-antai edo lipe. Jada iraungia den diaguitarekin ahaidetua dago.

 

Atakamarra edo likan-antaia amerindiar herria da, diaguita-atakamar taldekoa, 1977an Loaren bailaran bizi diren 4 bat mila bizilagunetara mugatua. Garaiera txikikoak dira eta bekoki zanpatua dute.  Hasiera batean ehiztari nomadak ziren, baina peruar influentziak nekazari sedentario bihurtu zituen eta gaur funtsezko beren bizibideak  arrantza, nekazaritza eta llama zaintza dira. Antzinateko beren herrisketako nekropolietan hainbat tresna aurkitu dituzte, harrizkoak (boleatzaileentzat bolak, arpoiak, lantza-puntak eta geziak), zurezkoak eta hezurrezkoak eta baita interes handiko zeramika ere dekorazio geometriko margotuarekin.

 

 

1860 eta 1890 urteetan zehar, Txileko 2. Erregioko mendi-kateaurrean, kuntza edo atakama arrazaren etimologia eta etnografiaz kezka eta dedikazio handia eman zen: Salar de Atacama inguruko bizilagunez eta 1996an El Loa izeneko probintziako biztanleez.

 

HIZKUNTZA. Ezaugarri nagusiak.

Fonetika. A) Atakamar hizkuntza naturaren ahotsak imitatzen dituen bokal luze baten aspirazio gogor jarraiekin mintzatzen da. B) h fonema aspiratu egiten da. k eta azentu zirkunflexua oso palatalizatua emititzen dira ahoskera zuzena emateko:  khûro (haizea). Hitzak k ez badu, ahoskera leundu egiten da: hôiri ‘lurra’,  hôiri ‘zorua’, hâta ‘atzo’. Kontsonante bikoitzak benetan indartsu ahoskatu behar dira: kritte (krit-te) ‘ohea’, acca (ac-ca), ‘ni’, cappin (cap-pin) ‘eguzkia’.

 

Morfosintaxia. A) Izenordain pertsonalak: acca, acsa, acsia ‘ni’; tchema ‘hi/zu’; ía, cachir ‘hura’; cunna ‘gu’; chime ‘zuek’; cota, ícota ‘haiek’. B) Izenordain erakusleak:  antar, ayá ‘hau’; iya ‘hori’; cachir, iyáre ‘hura’.  C) Artikuluak: ya ‘-a’ (el), cotch ‘-a’ (la); nisayá ‘-aren’ (del), cotchayá ‘-aren’ (de la); isimayá ‘-ari’ (al), icotchayá ‘-ari’ (a la).  Pluralean ez da generoa aintzat hartzen. D) Izena pluralizatzeko, cota erantsi behar da: sima ‘gizona’, sima-cota ‘gizonak’. E) Aditzen infinitiboa beti tur amaitzen da, aditz laguntzaileena (izan, egon, ukan) izan ezik: lan-tur ‘ibili’, ohlm-tur ‘jan’, yocon-tur ‘hitz egin’. F)  Hona hemen kuntzeraz lehenengo 10 zenbakiak: sema (1), ppoya (2), ppálama (3), chchalpa (4), mutsisma (5), mítchala (6), chchoya (7), chchálama (8), tecára (9), suchi (10).

Beste zenbait zenbaki: suchita sema (11), suchita ppoya (12), suchita suchi (20), suchita suchi sema (21), aras sema (100), aras suchi (1.000).

Idazkera. Latindar alfabetoa. 

 

 

HISTORIA. Lengua de América del Sur que se hablaba en el norte de Chile, donde parece que subsiste. Se llama también likan-antai o lipe. Está emparentada con el diaguita, actualmente desaparecido.

El atacameño o likan-antai es un pueblo amerindio, perteneciente al grupo diaguita-atacameño, reducido en 1977 a unos 4.000 individuos que habitaban en el valle del Loa. Son de baja estatura y de frente aplastada. En un principio cazadores nómadas, la influencia peruana los convirtió en agricultores sedentarios y actualmente sus medios de subsistencia son fundamentalmente la pesca, la agricultura y el pastoreo de llamas. En las necrópolis de sus antiguos poblados aparecen utensilios de piedra (bolas para las boleadoras, arpones, puntas de lanza y de flecha), de madera y de hueso y una interesante cerámica con decoración geométrica pintada.

Durante los años de 1860 a 1890, en la precordillera de la 2ª Región de Chile, hubo gran preocupación y dedicación por la etimología y etnografía de la raza Ckunza o Atacameña: habitantes del entorno del Salar de Atacama y de todos los poblados de lo que en 1996 es la provincia de El Loa.

 

LENGUA. Principales características.

Fonética. A) El lenguaje atacameño se emite con fuertes aspiraciones continuadas de una larga vocal que imita voces de la naturaleza. B) La h se emite aspirada. La k y el acento circunflejo, con destacada expresión al paladar entregando la pronunciación exacta: khûro ‘viento’. Si la palabra no lleva k, su sonido será suave: hôiri ‘tierra’, hôiri ‘suelo’, hâta ‘ayer’. Las dobles consonantes deben pronunciarse característicamente con fuerza: kritte (krit-te) ‘cama’, acca (ac-ca) ‘yo’, cappin (cap-pin) ‘sol’.

Morfosintaxis. A) Pronombres personales: acca, acsa, acsia ‘yo’; tchema ‘tú’; ía, cachir ‘él’; cunna ‘nosotros’; chime ‘vosotros’; cota, ícota ‘ellos’. B) Pronombres demostrativos: antar, ayá ‘éste’; iya ‘ése’; cachir, iyáre ‘aquél’.  C) Artículos: ya ‘el’, cotch ‘la’; nisayá ‘del’, cotchayá ‘de la’; isimayá ‘al’, icotchayá ‘a la’.  En los plurales no se considera el género. D) Para el sustantivo plural, se le agrega cota: sima ‘hombre’, sima-cota ‘hombres’. E) El infinitivo de los verbos termina siempre en tur a excepción de los verbos auxiliares (ser, estar, haber, tener): lan-tur ‘andar’, ohlm-tur ‘comer’, yocon-tur ‘hablar’. F) Los 10 primeros números en kunza son: sema (1), ppoya (2), ppálama (3), chchalpa (4), mutsisma (5), mítchala (6), chchoya (7), chchálama (8), tecára (9), suchi (10).

 

 

Otros números: suchita sema (11), suchita ppoya (12), suchita suchi (20), suchita suchi sema (21), aras sema (100), aras suchi (1.000).

Escritura. Alfabeto latino.

 

 

GRAMATIKAK, METODOAK, ESKULIBURUAK

 

HIZTEGIAK, LEXIKOAK

 

CKUNZA-ESPAÑOL / ESPAÑOL-CKUNZA, Ensayo, Alejandro Álvarez V., 19,5x12,5, 116 or., Santiago de Chile, 1996.

KUNZA, Diccionario kunza-español / español-kunza, Lengua del pueblo lickan antai o atacameño, Ikertzailea: Julio Vilte Vilte, 25,5x19, 88 or., Santiago de Chile, 2004.