Pedro de Axular Laura Mintegi Bernardo Atxaga Txillardegi

Hizkuntza funtsen gordailua - Introdukzioa

Euskaraz Etxetik Mundura’

1.- EZAGUTZAK

Historialariaren ikuspuntua

Hitza eta idazkera, ez al dute bi hauek pertsonaren jardueren artean rolik agian garrantzitsuena betetzen? Gizarte bizitza ezin da ulertu pertsonak beren artean komunikatzea ahalbidetzen duen zeinu sistemarik gabe eta, zeinu hauen artean, hizkuntzak hartu zuen gidaritza.

Hizkuntzalariek material kopuru handia bildu dute historialarientzat berebiziko interesa duena. Hizkuntzen eboluzioaren kanpo-eraginak bilatzean, beti eduki dute oso kontuan errealitate historikoa, gizarte egiturak eta beren garapena.

Baina historialariaren ikuspuntua nahitaez da ezberdina. Bere azterketa saioak marko historiko jakin baten barruan burutzen ditu, berarentzat funtsezkoa dena, hala nola garai jakin bateko herrialde bat edota herrialde sail bat. Sarritan azaltzen da talde oso ezberdinen hizkuntzen arazoa, hala nola indoeuroparrena, erromanikoena edota germaniarrena. Kasu honetan historialariak eta hizkuntzalariak ezarriko lituzketen konparazioak erabat ezberdinak lirateke.

Hizkuntzen historiak historialariari aukera berezi bat eskaintzen dio dokumentu sail batekin kontaktua hartzeko, dokumentu sail hau landu duena “masa hiztuna” izan delarik eta ez pertsona gutxi-asko inteligente eta errepresentatiboak. Berrikuntza linguistiko hauek hedatu dituztenak, ez badira izan sortu dituztenak, talde jendetsuak izan dira. Hizkuntza baten egoera aztertzea ehunka mila edota baita milioika pertsonaren ohitura propioak aztertzea da eta halaber beren esku jarria dagoen hitz-gordailua ere. Hizkuntza bat definitzeko elementu nagusietako bat izaera sozial hauxe da orobat historialaria grinatu behar duena, zeinak horrela gizarteak beren osoan, beren eboluzioa eta egitura mentalak hobekiago ezagutzea bilatu behar baitu.

Garaiotan, gaurko eta iragan munduko hizkuntzen egoerari buruzko gure ezagupenen multzoak berebiziko aitzinamendua jasan du nola kantitatez hala kalitatez. Gizadiaren historian zehar lehen aldiz daukagu planetan mintzatzen diren hizkuntzen ideia txit zehatza, beren ezaugarriena, beren arteko erlazioena eta, kasu batzuetan, urruneko beren historiarena.

XIX. mendean hasi ziren munduko hainbat txoko ezberdinetako hizkuntzak zientifikoki deskribatzen, ordura arte beren izena bakarrik eta misiolari edo abenturazaleren batek bildutako hitz zerrendatxoren bat besterik ezagutzen ez zelarik. XX. mendea izan zen hizkuntza exotikoak deskribatzen aitzinamendu aparta ekarri zuena. Amerika, Afrika, Eurasia eta Ozeaniako indigenen hizkuntzak hasi ziren deskribatzen hizkuntzalaritza sinkroniko eta diakroniko modernoen kontzeptu eta metodoak baliatuz, zeinen funtsezko garapena XX. mendearen lehen erdialdean eman baitzen. Aurrerapen hauen guztien emaitza kontuan izanik, munduko hizkuntzez, hauen arteko erlazioaz eta historiaz metatu dugun gure jakintzaren emaria gaur izugarria da eta areagotzen ari da etengabe

Hizkuntza bakoitza berezia da eta hiztunaren mundua antolatzeko balio du. Hizkuntzak komunikazio tresnak dira eta aldi berean baita komunikazio trabak ere. Historian zehar pertsonek ezin adierazizko sen batez zeinu artikulatuen sistemak elaboratu dituzte, arau jakin batzuen arabera antolatu dituzte eta mezuak igortzeko benetan eraginkor bilakatu dira. Honela bada, hizkuntzak komunitateen beharren zerbitzuan jarri dira, eta orobat beren eboluzioa hainbeste baldintzatzen duen ingurumenaren zerbitzuan ere.

Hizkuntza mintzatuak

Hizkuntza mintzatua deitzen diogu hiztunak dituenari, bizirik dagoenari. Hizkuntza batzuentzat hain nabarmena den konstatazio hau, ordea, nahikoa bihurria da beste batzuentzat, ez baita beti erraz hiztunak lokalizatzea, bere ama hizkuntza zein den zehaztea. Munduko komunitate txiki batzuetan, hizkuntza minorizatuak kultura menperatzaileak irentsita iraungitzen dira eta belaunaldi bakar batean aztarna oro desager daiteke. XIX. mendean 1.000 bat hizkuntza omen zeuden Brasilen, gaur ez dira 200 bizirik. Badakigu munduan dauden gaurko hizkuntzetatik asko eta asko desagertu egingo direla ondorengo belaunaldietan (Claude Hagège-k dioenez, bi astetik behin hizkuntza bat galtzen da). Hemendik urte batzuetara (ehun?, berrehun?) gaur mintzatzen diren hizkuntza asko iraungiak izango dira eta bakoitzak berekin eramango du mundua sentitzeko bere era berezia.

Komunitate linguistikoen biztanle kopuruen desberdintasun neurrigabea oraindik ere makurrago bihurtzen dute beren barruan banatuta dauzkaten estatuek ematen dizkieten estatus ofizialaren diferentzia garrantzizkoek. Oro har, lurralde batean aurkitzen diren hizkuntza auktotono zaharrenak “indigena” bezala izan dira deskribatuak eta apenas gozatu ahal izan duten “lehen nazioek” edo “hizkuntzek” izan duten tratuaz.

2.- GLOBALIZAZIOA

Globalizazioa eta hizkuntzen aniztasuna

Martxan dagoen nahitaezko mundializazioak kulturaren aldetik ikuspegi anitz ditu eta hauetarik garrantzitsuenetako bat da hainbat eta hainbat hizkuntza ezberdin mintzatzen dituzten giza olde guztien arteko harremanak geroz eta areago hedatzea. Nahiz eta gaur bai izan azterketa sistematiko koherentea burutu ahal izateko metodorik, inork ezin du zehazki segurtatu gizadian gaur zenbat hizkuntza erabiltzen diren. Baina hona hemen egia espezialista ugarik azken urteotan ziurtatua: XXI. mendeak hiztunak dituzten hizkuntzen iraungitze orokor eta geroz eta larriagoa ezagutuko du, gizateriak inoiz ezagutu ez duen modukoa.

Edonor egon daiteke prozesu globalizatzailearen alde edo aurka bere aspektu ekonomikoak direla eta, baina askori iruditzen zaigu aipatu prozesua hizkuntzen eta kulturen munduari aplikatuz gero, ondorioak benetan deskalabru handikoak izango direla. Ez dugu ikusten planetaren uniformizazio kulturala irrikatzen duen joera arriskutsua soilik. Orobat da arriskutsua jakinduria, jakinduria jasotzeko ahalbidea, jakinduria berriak sortzea merkantzia huts bilakatuko direla ikastetxeetan. Eta dinamika honetan kokatzen dira ekonomia globalizatu bakarrari hizkuntza bakar bat ezartzeko ahaleginak, hots, hizkuntza globalizatu bakarra -ingelesa- eta kultura globalizatu bakarra, iparramerikarren kultura

Honela bada, batzuen asmoa da atzerriko hizkuntza bezala ingelesa besterik ez irakastea, zeren eta uste baitute hizkuntza hau dela, globalizazioari esker, hizkuntza unibertsala. Esan beharra dago hala ere, hizkuntz globalizazio honekin gizateriak betidanik izan duen nahikunde zahar bat beteko lukeela: hizkuntza unibertsal bat bakarraren xerka aritzea gizadiak komunikatzeko tresna bakartzat ukan dezan, hizkuntza hori berezkoa nahiz artifiziala izan. Eta lingua franca universal hau lortu nahi izatea aspirazio legitimoa da. Baina horrek ez luke bideratu behar beste hizkuntza nazionalak nahiz erregionalak minorizatzea. Beti izango da aberasgarria edonorentzat beste hainbat hizkuntzatan ekoitzitako kulturak ezagutzea, hizkuntzak denak baitira berdin legitimoak. Ez litzateke, beraz, aizu ekonomizismoa produktu kulturalei aplikatzea, hauentzat aniztasuna aberastasuna baita. Aniztasun linguistikoa eta kulturala bilatu behar dira eta libertatearen defentsa eta errespetua. Beren baitan hizkuntz aniztasuna duten estatuek arazotzat jotzen dute aipatu aniztasuna, hain zuzen ere, aipatu aniztasuna bera izanik arazoaren soluzioa. André Gidek esan ohi zuen: C’est parce que tu diffères de moi que je t’aime (Nirekin bat ez zatozelako maite zaitut).

Hizkuntzen kaos unibertsala gainditzeko, soluzio egoki bat izango litzateke hiritar bakoitzak, munduko edonork bi hizkuntza bakarrik ikastea, bata berea eta unibertsala bestea, hau gizarte osoak aho batez onartua izanik. Hizkuntz nazionalismoak ekonomikoki kostu handikoak dira eta hain gatazkatsuak, non genozidio kulturalak eta maiz are humanoak sortzen dituzten.

3.- BIBLIOTEKA FILOLOGIKOA

UPB-ren helburuak

Hizkuntzen unibertsoa harrapatuko duen panorama suntsitzaile honen aurrean, zeinak mende honetan ehunka hizkuntza eta hurrengoetan milaka galaraziko baititu, logikoa da hizkuntzen mundua maite dutenen sentikortasunak horrelako drama kulturalarekiko arbuioaren kontzientzia indartu nahi izatea. Zirkinik ere egin gabe, dimentsio unibertsala duen hizkuntzen holokausto baten aurrean aurkitzen gara. Eta hala ere, galera ikaragarri hau ekiditea eginkizun behar luketen gobernuek hain hurbileko somatzen den kataklismo kultural neurrigabea, beste aldera begiratuz onetsi egiten dute, eta gehiegitan baita sustatu ere.

Hizkuntza bat iraungitzeak kultura oso bat eta bizitza ikusi eta interpretatzeko era bat daramatza berekin. Hauxe da Alaskako indigenek erabiltzen dituzten hizkuntzetako bat den eyakerak oraintsu jasan duen zorte tristea. Marie Smith Jones zen hizkuntza honen benetako azken hiztuna. Azken 15 urteotan bera izan da eyakeraz mintza zitekeen pertsona bakarra eta erantzukizun tragikotzat zuen bere destinoa. Marie 2008ko urtarrilaren 21ean zendu zen 89 urterekin. Mendeetan zehar genozidioaren eta akulturazioaren biktima izanik, 1900.ean 38 lagun ziren bakarrik hizkuntza hau zekiten eyak naziokoak. 60.000 autoktono baino zenbait gehixeago bizi dira Alaskan eta 20 bat hizkuntza mintzatzen dituzte. Uste al du inork Alaskako beste 20 hizkuntza autoktonoek ez dutela eyakeraren zoritxarreko destino berbera jasango? Alea jacta est. Denak desagertuko dira.

UNIVERSUM PHILOLOGICUM BIBLIOTEKA

Proiektuaren helburuak

1.- Gai linguistikoaz munduko edozein hizkuntzatan ekoitzitako funts bibliografikoak bildu, katalogatu eta kontserbatzea. Lortzeko lehentasunean kontsideratuko dira iraungitzear dauden hizkuntzen, hizkuntza minorizatuen eta latin eta greko klasikoaren gramatikek eta hiztegiek osaturiko funtsak. Halaber izango dira aipatu funtsekoak erregistro ahostun eta ikusentzunezkoen publikazioak beren formatu guztietan. Orobat izango dira UPB bildumako funtsen osagarri eduki linguistikoa izango duten alfabetoak, mapak, publikazio periodikoak, beste biblioteketako artxiboetan leudekeen dokumentuen kopiak…

2.- Bere Estatutuetan aginduko denez, UPB-ren funtzioak izango dira izaera linguistikoa edukiko duten beste biblioteka eta entitate kultural eta zientifikoekin kooperazio programak garatzea, honela bere ondare kulturala errazago baliatua izan dadin.

3.- UPBk bildutako bere materialaren erakusketak egingo ditu, honela oro har gizartean eta bereziki hizkuntzen munduaren etorkizunari buruz erantzukizuna duten agintari zibil eta publikoen baitan sentikortasuna sor dadin. Nabaria da laster batean ehunka hizkuntza galduko direla (bi astez behin hizkuntza bat iraungitzen da) eta milaka, epe luzera. Honela bada, hainbat elkarte eta erakunderekin kooperazio programa eta proiektuen garapena sustatuko du.

4.- Zerbitzuen atalean, bere funtsez baliatzea nahiko lukeen edonoren esku egongo da UPB. Bere katalogoa kontsultatzeko erraztasunak emango ditu, erabiltzaileak bere kontsultak entitateak momentu horretan eskueran izango dituen bitartekoez baliatuz egingo dituelarik. Halaber jarriko du kontsultak in situ egin ahal izateko espazio egokia. Dagokion batzordeak arautuko du kontsultak egiteko eta bolumenak eta gainerako dokumentuak mailegatzeko era.

5.- UPBren zeregina izango da datozen belaunaldiei ahalik eta balio handieneko materiala uztea, filologoek, hizkuntzalariek eta, oro har, hizkuntzen munduaz interesaturik leudekeenek beren asmo zehatzetarako erabil dezaten. Honek ondorio bezala dakar, bere finantza bideak kontuan izanik, haren konpetentziakoak diren alorretan lan-taldeak eta ikerketa-programak bideratu, koordinatu eta sustatzea.

6.- UPB berau hartuko duen organismoak kudeatuko du eta bere garaian erredaktatuko diren Estatutuen bidez arautuko da.

Epilogoa

UPBren azken helburua fundazio bihurtzea litzateke edota lehendik dagoen fundazioren batean integratzea. Horrela UPB filologo, hizkuntzalari, estudioso eta baita kuriosoentzat ere, biblioteka interesgarria izan daiteke hemendik mende batera, bira, hirura... Baina gaur ez baditugu dokumentuak gordetzen, benetan tamalgarria izango litzateke gupidarik gabe galduko diren hainbat hizkuntzaren konstantziarik ez geratzea. Gaur munduan 6.700 bat hizkuntza mintzatzen dira eta gehien-gehienak “laster” iraungiko dira 8 makro-hizkuntzen mesedetan. Nahiz eta gu izan kolekzionistak, gizadi osoa afektatzen duen arazoa dela uste dugu eta harrokeriarik gabe aipatzen dugu “gizadia”. Zenbat eta dokumentu gehiago bildu eta gorde hizkuntzei buruz, areago eskertuko digute gure ondorengo belaunaldiek. Hizkuntza bat galtzea kultur galera unibertsala da.

Halaber litzateke gure asmoa gramatika eta hiztegien erakusketak antolatzea. Alfabeto ezberdinak eta liburuen beste hainbat aspektu aztertzea benetan erakargarria litzatekeela uste dugu, zeren eta alfabetoen dibertsitateaz gainera, mundu osoan interesa sortzen duten gaia baitira hizkuntzak. Erakusketan, hizkuntzaren eta mintzatzen duen (edo mintzatu zuen) herriaren erreseina bat erantsiko litzaioke gramatikari. Adibidez, eta ideia bat egiteko, hona hemen kurduera hizkuntzaren gramatikari erantsi dakiokeen erreseina:

KURDUERA
KURDISH, CURDO, KURDE
Language family: Indo-European, Indo-Iranian, Iranian, Western, Northwestern, Kurdish.
Language codes:
ISO 639-1 ku
ISO 639-2 kur
ISO 639-3 variously:
          kur - Kurdish (generic)
          ckb - Central Kurdish
          kmr - Northern Kurdish
          sdh - Southern Kurdish
          lki - Laki
Linguasphere: 68-AAA-a, 68-AAA-c.

Beste izen batzuk (autoglotonimoa: kurdî, ?ö???):
bâhdinâni alt kurmanji [KUR].
bahdini alt behdini [BDF].
bandinani alt behdini [BDF].
behdini [BDF] hizk. Irak; baita Alemania ere.
kermanji alt kurmanji [KUR].
kirdasi alt kurmanji [KUR].
kirmâncha alt kurmanji [KUR].
kirmanji alt kurmanji [KUR].
korkora alt kurdi [KDB].
kurdish bandinani alt behdini [BDF].
kurdy alt kurdi [KDB].
kurmanji [KUR] hizk. Turkia (Asia); baita Alemania, AEB, Armenia, Australia, Austria, Azerbaijan, Bahrain, Belgika, Erresuma Batua, Frantzia, Georgia, Herbehereak, Iran, Irak, Jordania, Kazakhstan, Kuwait, Kirgizstan, Libano, Norvegia, Siria, Suedia, Suitza, Turkmenistan.
northern kurdish alt kurmanji [KUR].
sorani alt kurdi [KDB].
southern kurdish alt kurdi [KDB].
surani alt kurdi [KDB].
wâwâ alt kurdi [KDB].


ARMENIA


kurmanji (northern kurdish, kermanji, kirmanji) [KUR] 58.000 hiztun, yezid barne (1993, Johnstone), % 84k ama hizkuntza dute (1979). Indo-European, Indo-Iranian, Iranian, Western, Northwestern, Kurdish. Kurmanji iparraldean dago, kurdi hegoaldean; hizkuntza ezberdinak dira; kurmanji eskolak, testuak; komunikazio handiko hizkuntza; idazkera zirilikoa; egunkariak, irrati emanaldiak. Ikus sarrera nagusia Turkian.


AZERBAIJAN


kurmanji (northern kurdish, kermanji, kirmanji, kirdasi, kirmâncha) [KUR] 20.000 hiztun (1989ko errolda). Indo-European, Indo-Iranian, Iranian, Western, Northwestern, Kurdish. Hego-mendebaldea. Ikus sarrera nagusia Turkian.

IRAK


behdini (bahdini, bandinani, kurdish bandinani) [BDF] Halaber mintzatua Alemanian ere. Indo-European, Indo-Iranian, Iranian, Western, Northwestern, Kurdish.
kurdi (kurdy, southern kurdish, sorani, surani) [KDB] 2.785.500, populazioaren % 18 Irakeko kurdo guztiak barne, hauetan gehienek kurdi mintzatzen dute (1986); herrialde gustietako populazio osoa 6.036.000; herrialde guztietako hiztun kurdo guztiak: 11.000.000 (1999, WA). Sulamanyan eta bere inguruan; halaber mintzatua AEB eta Iranen ere. Indo-European, Indo-Iranian, Iranian, Western, Northwestern, Kurdish. Dialektoak: arbili, khushnaw, pizdar, mukri, garrusi (bijbri), ardaiâni (sanandaji), sulaymâni (suleimaniye), warmâwa, garmiyâni, kolyâ’i, zangana, kirmânshâhi. Iraken sorani da hedatuena; hizkuntza ofiziala; Ahl-ehaqq taldeak 3 distritutanKurdistango hego eta hego-ekialdean, nagusiki Kermanshah eta Kerkuk inguruan; 50.000 yezidi ipar Iraken Mosul ondoan eta Sinjar Muinoetan. NT 1994.
kurmanji (northern kurdish, kermanji, kirmanji) [KUR]. Indo-European, Indo-Iranian, Iranian, Western, Northwestern, Kurdish. Dialektoak: hakari, jezire
(botan). Kurdiaz (soauthern kurdish) hizkuntza ezberdina; komunikazio handiko hizkuntza; idazkera latindarra Turkian, arabiarra Siria, Iran eta Iraken, zirilikoa SESB ohian, armeniar idazkera ez da erabiltzen gaur. Ikus sarrera nagusia Turkian.

IRAN


kurdi (kurdy, southern kurdish, sorani, korkora, wâwâ) [KDB] 3.250.000 hiztun. Ipar-mendebalde Iran, bereziki Kordestan, Kermanshahan, Mendebalde Azerbaijan probintziak; baita kopuru handi bat ere ipar-ekialdeko Iranen, Khorasan Probintziaren oso iparraldean. Indo-European, Indo-Iranian, Iranian, Western, Northwestern, Kurdish. Dialektoak: kermanshani, mukri, jafi. % 90 hiri eta herrietan bizi dira, % 10 nomadak dira; baliteke jafi hizkuntza bereizia izatea; 2 unibertsitatetan irakatsia; komunikazio handiko hizkuntza; arabiar idazkera Iran eta Iraken. NT 1994. Ikus sarrera nagusia Iraken.
kurmanji (northern kurdish, kermanji, kirmanji) [KUR] 200.000 hiztun (1983, ustez). Mendietako herriak Turkiak Mendebalde Azerbaijan Probintziarekin duen muga erregioan zehar. Indo-European, Indo-Iranian, Iranian, Western, Northwestern, Kurdish. Kurmanji irakastea debekatua dago Irango eskoletan (Time 4/1/91); idazkera latindarra Turkian, arabiarra Siria eta Iraken; zirilikoa Errusian; armeniar idazkera ez da erabiltzen gaur. Ikus sarrera nagusia Turkian.

SIRIA

kurmanji (northern kurdish, kermanji, kirmanji) [KUR] 938.000 (1993), populazioaren % 6,3. Ipar Siria. Indo-European, Indo-Iranian, Iranian, Western, Northwestern, Kurdish. Kurdiaren (southern kurdish) ezberdina; elebitasuna arabieraz; gutxi batzuk hiritarrak eta nomadak; kurmanji debekatua eskoletan (Time 4/1/91); komunikazio handiko hizkuntza; idazkera arabiarra Siria, Iran, eta Iraken; gainerakoan latindarra edota zirilikoa. Ikus sarrera nagusia Turkian.

TURKIA (Asia)


kurmanji (northern kurdish, kermanji, kirmanji, kirdasi, kirmâncha, bâhdinâni) [KUR] 3.950.000 1. hizkuntza dutenak (1980) 6.500.000 jendeko talde etnikoan Turkian (1993, Johnstone); herrialde guztietako populazio osoa 7.000.000-8.000.000koa. Gehienak Hakkari, Siirt, Mardin, Agri, Diyarbakir, Bitlis, Bingol, Van, Adiyaman eta Mus probintzietan daude; baita asko Urfa, Elazig, Kars, Tunceli, Malatya, Erzurum, Karaman Maras, Sivas, Ankara eta beste probintzietan ere; halaber mintzatzen da beste 25 herrialdetan, barne eginez Alemania, Armenia, Australia, Austria, Azerbaijan, Bahrain, Belgika, Erresuma Batua, Frantzia, Georgia, Herbehereak, Iran, Irak, Jordania, Kazakhstan, Kuwait, Kirgizstan, Libano,
Norvegia, Siria, Suedia, Suitza, Turkmenistan. Indo-European, Indo-Iranian, Iranian, Western, Northwestern, Kurdish. Dialektoak: guwii, birjandi, alburz, sanjâri, judikâni. Mintzaira ezberdintasunak dialektoen artean, baina denek idazteko forma bera erabiltzen dute; kurdiaz (southern kurdish) ezberdina; asko ez dira oso elebidunak turkieraz; izen etnikoak dira halaber doudjik, kizibakh; komunikazio handiko hizkuntza; gramatika;idazkera latindarra Turkian; arabiar idazkera Siria, Irak eta Iranen; idazkera zirilikoa SESB ohian; gaur ez da erabiltzen armeniar idazkera.


Hizkuntza / lengua: kurduera / kurdish / kurdo / kurde.
Hiztunak / hablantes (2001): 18.800.000 (Rafael del Moral).
Herrialdea / país: Turkia (6.830.000), Irango ipar-ekialdea (5.680.000), Ipar Irak (4.250.000), Siria (1.420.000) eta hainbat komunitate Alemanian (400.000), Armenian (60.000) eta gutxiago Azerbaianen, Georgian, Libanon eta Errusian.

HISTORIA. Iraniar familiako indoeuropar hizkuntza, mendebaldeko adarra, etnia kurduaren eta Kurdistango propioa. Muga politikoen aldean oso lurralde zabalean hedatu da hizkuntza. Kurduek erlijio sunita praktikatzen dute eta beren lurraldea eskualde menditsua da, gaur Turkiak, Irakek, Iranek eta Siriak okupatua. XVI.m.az gero Kurdistanek indar gutxi erakutsi du mundu politikoan. Beren lurraldea okupatzen duten 4 administrazioek ito egin dituzte independentziaren aldeko beren aldarrikapenak. Beren ahalegin independentistak gogor zapaldu zituen Turkiak 1925-1930etan, Iranek 1946- 1992etan eta etengabeko gerran aurkitzen dira Iraken.

1920az gero kurduerak bere literatura propioa garatzen du. Iraken gaur egunkari bat publikatzen da kurdueraz. Poesian XIII. mendeaz gero erabili da.

HIZKUNTZA. Ezaugarri nagusiak. Fonetika. A) Kurduera persieraren oso hurbila da, hain hurbila ezen bi hizkuntzen hiztunek elkar uler dezakete. B) Bokal luze eta laburrak bereizten ditu. Morfosintaxia. A) Ez du generoa bereizten, kasu batzuetan izan ezik elementu lexikoen bidez. B) Normalean plurala adierazten duen morfema -an da. C) Aditzak bi errorekin eraikitzen dira, bata orainaldikoa eta beste iraganekoa izanik. Aditz trantsitiboek iraganean jokatzean osagarri zuzenarekin komunz-tatzen dute. D) Ugariak dira turkieratiko eta arabieratiko maileguak, baina erraz asimilatzen ditu hitz arrotzak bere senean. E) Herri kurduak jasaten duen desintegrazio politikoak eta sozialak eragotzi dute kurdueraz erabiltzaileen artean hizkuntza batzea. Hizkuntza 2 dialektotan banatua aurkitzen da, bata kurmandiera da, arkaikoagoa, deklinabidearen aztarnak mantendu eta generoak bereizten ditu; bestea soraniera, erabiliagoa izan da eta irakiar Kurdistanen estatus erdi ofiziala dauka, eta haurreskolan erabiltzen da. F) Hona hemen kurdueraz lehenengo 10 zenbakiak: yet (1), du (2), sê (3), çar (4), pênc (5), çeş (6) heft (7), heşt (8), neh (9), deh (10). Idazkera. Kurmandiera dialektoa latindar alfabetoz idazten da, soranierak arabiar alfabetoa erabiltzen du pertsiar ikur batzuekin. Karaktere zirilikoekin ere idatzi izan da. Oro har, arabiar alfabetoa Sirian, Iranen eta Iraken eta latindarra edo zirilikoa gainerakoan. 

GRAMATIKAK, METODOAK, ESKULIBURUAK

GRAMMAR OF THE KURMANJI OR KURDISH LANGUAGE, By E.B. Soane, 289 or., London, 1913.
KURDIYA HÊSA, Amadekar, Sadik Varli, îkram Î?ler, Ramazan Turan, Taha Ceyhan eta Cihan Çelik, 26x18, 123 or., Santiago de Compostela, 2005.
GRAMMAIRE KURDE, Par l’abbé Paul Beidar, prêtre chaldéen, fotokopia, originala Paris 1926, 76 or., 2008.


Bibliografia


HEGATS-46, EIEren literatur aldizkaria, Kurdistan: herria, kultura, literatura, Edukia: I. Euskal Herria, Kurdistan, Euskal Herria. II. Iparretik Hegora, Kurdistan. III. Literatura kurdua: hurbilpen bat. Elkarrizketa: Helim Yusiv eta Berivan Dosky, 19x13, 118 or., Donostia, 2010.

ALFABETO KURDUA

Badira hiru sistema ohikoak. Turkian erabiltzen dena Jeladet Ali Bedirkhanek 1932an latindar alfabetotik egokitu zuen eta, beraz, bedirxan idazkera ere deitzen zaio edota hobekiago hawar. Hau kurduek Turkian, Sirian eta Armenian erabiltzen dute. Sorani alfabetoa (persiar alfabeto modifikatua) kurduek Irak eta Iranen erabiltzen dute eta bada beste bat oraintsukoa yekgirtu deitua, zeinak besteak batu nahi baititu. Yekgirtú (Yekgirtí, yekgirig) alfabetoa Hizkuntza Akademia Kurduak asmatu berria du. Honek baditu hainbat abantaila kurmandiera eta soraniera alfabetoei erkatuta. Kurdueraren dialekto guztieintzat egokitua da eta ez esklusiboki batentzat eta, beraz, yekgirtu deitzen zaio, “batua” alegia. Gainera arabiar idazkera baino hobeto egokitzen zaio kurduerak duen bokal aberastasunari. Alfabeto Batu Kurduak 34 karaktere ditu 4 digrafo barne (jh, ll, rr, sh) eta 4 karaktere diakritikoekin (é, í, ú, ù). Bederatzi bokal adierazten ditu (a, e, é, i, í, o, u, ú, ù) eta 25 kontsonante: A, B, C, D, E, É, F, G, H, I, Í, J, Jh, K, L, ll, M, N, O, P, Q, R, rr, S, Sh, T, U, Ú, Ù, V, W, X, Y, Z.

Azkenaldian arabiar idazkera baino gehiago erabili da TB kurduan. 1928an idazkera kurdua SESB osoan Armenia barne latindar alfabetoaz ordezkatua izan da karaktere ziriliko adizional batzuekin: a, b, c, ç, d, e, ә, f, g, г, h, i, ь, j, k, ʀ, l, m, ɴ, o, ө, w, p, n, q, ч, s, ш, ц, t, u, y, v, x, z, ƶ. 1929an eraberritu eta hurrengoaz ordezkatua izan zen:

A a  B b  C c  Є є Ç ç  D d  E e  Ә ә
Ә́ ә́ F f   G g Ƣ ƣ H h  Ħ ħ I i  J j
K k K̡ k̡ L l M m N n O o  Ö ö  P p
Ṕ ṕ Q q R r    S s Ş ş T t  T̡ t̡ U u
Û û  V v  W w  X x Y y Z z  Ƶ ƶ Ь ь

 

Latin Kurmanjî Yekgirtú Cyrillic Kurmanjí Sorani (initial) (medial) (final) IPA
A,a  A,a  A,a ا ا ئ ـا  [aː]
B,b

B,b

Б,б

ب

ب

بـ ـ ـب

 [b]  
C,c

 J,j

Щ,щ

ج

ج

ـجـ

ـج

 [d͡ʒ]
Ç,ç

 C,c

Ч,ч

چ

چ

ـچـ

ـچ

 [ t͡ʃ]
D,d

 D,d

Д,д

د —



  ــد

 [d]
E,e

 E,e

Ә,ә

ہ

ئھ

 —

ھ

 [ɛː] 
Ê,ê

 É,é

E,e(Э э)

ێ

ێـ ئ

ێـ ـ

ـێ

 [e]
F,f

 F,f

Ф,ф

ف

ف

فـ ـ

ف

 [f]
G,g

 G,g

Г,г

گ

گ

گـ ـ

گ

[ɡ]
H,h

 H,h

 h,h

ه

ه

ـهـ

ـهـ

 [h]
Ḧ,ḧ

 H',h'

 h’,h’

ح

حـ

ـحـ

ـح

 [ħ]


'

 —

ع

عـ

عـ ـ

ع ـ

 [ʕ]
I,i  I,i  Ь,ь  —        [ ɯ ]
Î,î  Í,í  И,и  ی  ئی  يـ ـ  ی  [iː]
J,j  Jh,jh   Ж,ж  ژ  —    ـژ  [ ʒ ]
K,k  K,k  K,k  ک  ک  کـ ـ  ک  [k ]
L,l  L,l   Л,л  ل  ل  لـ ـ  ـل  [l ]
 —  ll  Л’,л’  ڵ ڶ  ـ ,ڵ ــ ڶ  ـ ,ـ ڶـ ـ  ـڵ, ـڶ  [ـڶ ˤ ]
M,m  M,m  M,m  م  م  مـ  م  [m ]
N,n  N,n  Н,н ن  ن  نـ ـ  ـن  [n ]
O,o  O,o  O,o  ۆ  ۆ ئ  -  ـۆ  [o ]
P,p  P,p  П,п  پ  ـ پ پـ ـ  ـپ  [p ]
Q,q  Q,q  Q,q  ق  ق  قـ ـ  ـق  [q ]
R,r  R,r  P,p  ر  —    ـر  [r ]
 rr  Р’,р’  ڕ ,ڒ ڔ  —    ـڔ,ـڒ,ـڔ  [r]
S,s  S,s  C,c  س  س  سـ ـ  ـس  [s ]
Ş,ş  Sh,sh  Ш,ш ش   ش  شـ ـ  ش  [ ʃ ]
T,t  T,t  T,т  ت ت  تـ ـ ت   [t ]
U,u  U,u  Ö,ö  و  —    ـو  [œ ]
Û,û  Ú,ú  У,у  ۇ , و و  —   ـۇ,و و    [u ː ]
 Ù,ù  —  ۈ  —    ـۈ  [ʉ ː ]
V,v  V,v  B,в ۋ , ڤ   ـ ڤ  ڤـ ـ  ۋ,ـڤ  [v ]
W,w  W,w  W,w  و  —    ـو  [w ]
X,x  X,x  X,x  خ خ  ـخـ خ  [x ]
Ẍ , ẍ  X',x'  Ѓ,ѓ  غ غ  غـ ـ  غ ـ [ ʁ ]
Y,y  Y,y  Й,й  ی  ـ ی  —    [j]
Z,z  Z,z  З,з  ز  —    ـز  [z ]



Kurdueraren Akademiaren arabera, hizkuntzak ondorengo kontsonante eta bokalak ditu

Kontsonanteak

  Bilabial Labiodental Apical Postalveolar Palatal Velar Uvular Pharyngeal Glottal
Nasal m   n     ŋ      
Plosive p b   t d     k ɡ q   ʔ
Affricate       tʃ d͡ʒ          
Fricative   f v s z ʃ ʒ ç x ɣ   ħ ʕ h
Lateral     l ɫ            
Flap     ɾ            
Trill     r            
Approximant   ʋ     j        


Bokalak

  Front  Central  Back
Close ʉ  u
Near-close   ɪ̈  
Mid     o
Open-mid ɛ    
Near-open æ    
Open      


Fonologia historikoa

 

OP MP Persian Kurdish Parthian Avestan Proto-Iranian
θ h h s s s *?
d  d d z  z z *?
j z z ž ž j *j, *V?
ç z z ž ž ç
-š- -š- -š- -h-/nil -š- -š- *-š-
x- x- x- k- x- x- *x-
w- w- b- b- w- w- *w-
y- j- j- j-- y- y- *y-
b, d, g w, y, (') w, y, (/nil) w, y, (nil) β, ð, ? b, d, g *b, *d, *g
p, t, k b, d, g, b, d, g w, h, y, (/nil) β, ð, ? p, t, k *p, *t, *k
Vm -m -m -v (-w) -m -m *m
fr- fr- (hr-) for- etc. fr- fr- fr- *fr-
ç s s s? hr θr ('s'?) *θr
θw   h h? or w/v?  θw  *θw  
 duv-  d-  d-    d-  b-   duu-    *dw 
s/z  s/z  s/z    sp?/zw?   sp/zw    sp/zw   *św/ *źw 
 (h)uv-   xw-  x(w)-   x(w)-   wx-  xv-, huu  *hw  
rd  l, r   l  unclear (maybe: l, ł, r)   rð & rz  rd & rz    *rd & *rź 
 nd  nd/nn  nd    n   nd   nd  *nd  
 šn  šn  šn    žn  zn    sn   *śn 
 Všm, Vhm  -šm, - hm  -šm, -xm  -v (-w) -šm, -hm  -šm, -hm  *šm?   
ft  ft  ft  (w)t, (ft?)  ft  ft  *ft      
xt   xt  xt    t    xt  xt  *xt  
pasā  pas   pas   pāš  paš    pas-ča   *pas-ča  
 šiyav-   šaw-  šaw-   č-    šaw-  šiiu-  *čyau  
a-  a-    a-   ha-   a-  a-   *a  
 d-  -d-   -d-  -l-  -d-  -d-  -*d     

Numeralak

numerales

Testu-lagina kurdueraz

Hemû mirov azad û di weqar û mafan de wekhev tên dinyayê. Ew xwedî hiş û şuûr in û divê li hember hev bi zihniyeteke bratiyê bilivin.

Itzulpena

Gizon-emakume guztiak aske jaiotzen dira, duintasun eta eskubide berberak dituztela; eta ezaguera eta kontzientzia dutenez gero, elkarren artean senide legez jokatu behar dute. (Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsaleko 1. artikulua) Todos los seres humano nacen libres e iguales en dignidad y derechos. Dotados como están de razón y conciencia, deben comportarse fraternalmente los unos con los otros en un espíritu de hermandad. (Artículo 1 de la Declaración Universal de los Derechos Humanos)

 oOo

Sumoera hizkuntzaren aipamena:

SUMOERA
SUMO TAWAHKA, SUMU, SUMO

Language family: Misumalpan, Sumo.

Language codes:
ISO 639-1 none
ISO 639-2 cai
ISO 639-3 sum

Beste izen batzuk (autoglotonimoa: sumu):

soumo alt sumo tawahka [SUM].
sumo alt sumotawahka [SUM].
sumo tawahka [SUM] hizk. Nikaragaua; baita Honduras ere.
sumoo alt sumo tawahka [SUM].
sumu alt sumo tawahka [SUM].
ulwa alt sumo tawahka [SUM].
woolwa alt sumo tawahka [SUM].

HONDURAS

sumo tawahka (sumo, sumu, soumo, sumoo) [SUM] 700 hiztun (1997, SIL); 800- 1.000 talde etnikoan (1993, Ramon D. Rivas). Patuca Ibaiaren ertzbazterrak, Gracias a Dios eta Olancoren parteak Departamenduak. Misumalpan. Dialektoak: tawahka, ulwa. Nikaraguakoaren hizkuntza berdina, baina dialekto ezberdina; kontatzen da tawahkak antz handiagoa duela nicaraguan panamahkarekin nicaraguan tawahkarekin baino; elebitasuna miskitoeraz; sumoera apenas erabiltzen den Hosdurasen, miskitoaz mintzo dira eta biziki azkar ari dira miskitoen komunitatean integratzen; ‘sumo’ izena ez dute erabili nahi hiztunek; SOV. Ikus sarrera nagusia Nikaraguan.

NIKARAGUA

sumo tawahka (sumu, soumo, sumoo, woolwa, sumo, ulwa) [SUM] 6.700 hiztun (1982, Mesoamerica). Bi herrialdeetako populazio osoa 7.400. Huaspuc (Waspuk) Ibaia eta tributarioak. Hondurasen ere mintzatzen da. Misumalpan. Dialektoak: panamahka, twahka, nicaraguan tawahka, honduran tawahka (southern sumo). Honduraskoaren hizkuntza berdina, baina dialekto ezberdina; aipatutako lehen hiru dialektoak northern sumoan batera biltzen dira; ulwa, bawika eta kukra bere aldaerak dira. SOV.

Hizkuntza / lengua: sumoera / sumo tawahka / sumu / sumo.
Hiztunak / hablantes (2001): 9.000.
Herrialdea / país: Nikaragua, Honduras.

HISTORIA. Sumoera Nikaragua eta Hondurasko Kostalde Atlantikoko 9.000 lagunen ama-hizkuntza da. Hauxe da gaurkoz dagoen gramatika bakarra. 

Sumoerak bi dialekto ditu, twahka eta panamahka eta hauen diferentziak lexikoak dira soilik, ez estrukturalak.

Sumoak miskitoekin batera bizi izan ziren, baina kolonizatzaile ingelesak iritsi eta miskitoekin itun politikomilitarra egitean, sumoek lurraldeak galtzen hasi ziren. Miskitoek, moskete ingelesez armaturik, sumo asko esklabo hartu zituzten eta ingelesei saldu, hauek gero Karibera bidaltzen zituztelarik esklabo bezala. Sumoek lurralde iristezinetan bizitzen jartzea erabaki zuten, baina XX mendean enpresa iparramerikar eta kanadarrak bertaratu ziren eta ibaiak kutsatu, basoak soildu eta bananadiak suntsitu zizkieten. Hala ere, 1988an, komunitate sumoek herrilurren tituluak jaso zituzten eta elikatzeko autosufizientziaren nolabaiteko maila lortzeko itxaropena dute.

Bada lege bat (Nikaraguako Atlantiar Kostako Komunitate Hizkuntzen Erabilpen Ofizialaren Legea), zeinak arautzen duen espainieraren eta bertako hizkuntzen (miskitoa, kreolera, sumoera, garifunera, ramera) erabilpen ofiziala, baina ez die inolako baliabiderik aportatzen aipatu erabilera bermatzeko. Hondurasen espainiera da hizkuntza ofiziala. Eliza Moraviarrak miskitoeraz ebanjelizatu zituen sumoak eta miskitoz eta espainieraz alfabetizatu dituzte. Beraz, ezin dute beren ama-hizkuntzan irakurri.

HIZKUNTZA. Ezaugarri nagusiak. Fonetika. Sumoerak 6 bokal ditu. Ez da ohikoa silabak hasieran edo amaieran multzo kontsonantikorik edukitzea. Dauden banakak miskitoaren, ingelesaren edo espainieraren maileguak izan bide dira.

Morfosintaxia. A) Sumoeran, plurala balna hitzez eratzen da: û balna = etxeak, wakisa balna = bananak. Plural irregularrak: al (gizon)  ahal (gizonak); yal (emakume)  yayal (emakumeak); wahma (mutil)  wawahma (mutilak); sirau (neska)  sirarau (neskak). B) Euskaran bezala, izenordain pertsonalek ez dute generorik: witing = él, ella (hura/bera); witingna = ellos, ellas (haiek/berak/beraiek eta pluraleko lehen pertsonak forma inklusiboa eta esklusiboa bereizten ditu. C) Aditzetan, -ta, -wi eta -di orainaldiaren atzizkiak dira. Iraganaren marka -na da. Agintera formak pertsona guztientzat. Baditu aditz estatiboak, adjektiboak bezala jokatzen direnak eta ez aditzak bezala. D) Adjektiboek forma ezberdinak dituzte singular eta pluralarentzat, ez ordea maskulino eta femeninoarentzat. E) Sumoerak posposizioak ditu, ez preposizioak. F) Zenbakien sistema hogeitarra du funtsean. Ehunetik gora ez du zenbakirik eta handiagoak ingelesez edo espainolez erabiltzen dituzte. Hona hemen sumoeraz lehenengo 10 zenbakiak: as (1), bu (2), bâs (3), arungka (4), singka (5), tiaskau as (6), tiaskau bu (7), tiaskau bâs (8), tiaskau arungka (9), salap (10).

Idazkera. Latindar alfabetoa

GRAMATIKAK, METODOAK, ESKULIBURUAK

GRAMÁTICA DE LA LENGUA SUMU, Susan Norword, Cidca-Uca, Colección Lenguas Indígenas, 22x15, 184 or., Managua, 1997.

Erakusketak antolatzea litzateke nire asmo bat. Erakusketako gramatika bakoitzari honelako erreseina bat eginez gero, oro har hizkuntzen munduaren errealitateaz eta bereziki hizkuntza autoktonoen ezagutzaz, benetako interesa sortuko luke.

Oharra. Hemen beharrezkoa da adieraztea pare bat mila liburu eta dokumentuak kaxatan dauzkadala gordeta, apaletan erakusteko leku egokirik ezean.

Bizenta Mogel Arantxa Urretabizkaia Gabriel Aresti Joseba Sarrionandia