a-saila Xerpera | Gramateka

Xerpera

SHERPA, SHERPA, SHERPA

 

Language family: Sino-Tibetan, Tibeto-Burman, Himalayish, Tibeto-Kanauri, Tibetic, Tibetan, Southern.

Language codes:

        ISO  639-1    -

        ISO  639-2    -

        ISO  639-3    xsr

Glottolog: sher1255.

 

Beste izen batzuk (autoglotonimoak: (ཤེར་པཱ།, ewts: sher-pa, Devanagari: शेर्पा):

serwa alt sherpa [SCR].

sharpa alt sherpa [SCR].

sharpa bhotia alt sherpa [SCR].

sherpa [SCR] hizk. Nepal; baita AEB, Bhutan, Hego Korea, India eta Txina ere.

xiaerba alt sherpa [SCR].

 

INDIA

 

sherpa (sharpa, sharpa bhotia, xiaerba, serwa) [SCR] 20.000 hiztun (1997, IMA). West Bengal, Darjeeling Distriktuak; Sikkim; Arunachal Pradesh. Sino-Tibetan, Tibeto-Burman, Himalayish, Tibeto-Kanauri, Tibetic, Tibetan, Southern. Tribu babestua da Indian. ‘Sharpa’ hitzak ‘ekialdekoa’ (shar ekialdea, pa herria, jendea) esan nahi du, horregatik herrialde ezberdinetan erabiltzen den hitz honentzat  baliteke erreferentzia hau ez beti egokia izatea. Tibetar idazkera. Ikus sarrera nagusia Nepalen.

 

NEPAL

 

sherpa (sharpa, sharpa bhotia, xiaerba, serwa) [SCR] 30.000 hiztun (1998); herrialde guztietako populazio osoa 49.895. Solu Khumbu Distriktua, iparraldeko mendiak; Khumbu Namche Bazaar-tik iparraldera hedatzen da. Solu hegoaldeko eskualdea  da  bere barne dituela Gumdi, Sete, Junbesi, Phaplu eta Sallery hiriak. Rolwaling-eko inguruak, Janapur Distriktuarekin ipar mugan eta Taplejung, Mechi Distriktuan. Baliteke batzuk Lukla inguruan egotea. Halaber mintzatua AEB, Bhutan, Hego Korea, India eta Txinan ere. Sino-Tibetan, Tibeto-Burman, Himalayish, Tibeto-Kanauri, Tibetic, Tibetan, Southern. Dialektoak: solu, khumbu, ramechaap. Solu eta khumbu dialektoek % 90eko antzekotasuna daukate lexikoan. % 67ko antz lexikala jirelarekin; % 63koa helambu xerparekin; % 62koa lopa eta dolpoarekin; % 58koa lhomi, baragaunle eta lhasa tibetarrarekin; % 57koa kyerungarekin; % 55ekoa kutang bhotia eta walunggearekin. Aurre-eskolakoak eta 40 urtez gorakoak gehienak elebakarrak dira. Batzuek nepalera, tibetera, ingelesa erabiltzen dute 2. hizkuntzatzat. Lamastarrek erraz egiten dute tibeteraz. Gidek trekkinglarien hizkuntzak ikasten dituzte: alemana, koreera, frantsesa etab. Adin guztietakoak. Harro daude beren hizkuntzaz, baina lotsatuta gutxi garatzen delako. Haurrei eskolan iseka egiten diete xerperaz mintzatzen badira. Kathmandun gurasoek nepaleraz mintzatzen diete haurrei eskolako adinean. Gramatika, SOV. Kathmandun jendea % 20an dago eskolatuagoa sherpen eskualdean baino.  Devanagari, tibetan. Irrati emanaldiak.

 

TXINA

 

sherpa (sharpa, sharpa bhotia, xiaerba, serwa) [SCR] 800 hiztun (1994). Tibet. Sino-Tibetan, Tibeto-Burman, Himalayish, Tibeto-Kanauri, Tibetic, Tibetan, Southern. Ofizialki tibetar nazionalitatearen menpe. Ikus sarrera nagusia Nepalen.

 

Hizkuntza / lengua: xerpera / sherpa / sherpa / sherpa.

Hiztunak / hablantes (2001): 150.800 (Wikipedia).

Herrialdea / país: Nepal (2001: 130.000), India (1997: 20.000), Tibet (1994: 800).

 

 

HISTORIA. Xerpera mintzatu egiten da bakarrik. Oraintsu egin dira ahaleginak tibetar idazkeran oinarriruta idazkera sartzeko baina ez da lan erraza. Xerpera galtzen ari da Kham tibetar probintzian hitz egiten den dalektoaren faboretan.

 

 

 

HIZKUNTZA. Ezaugarri nagusiak. 

Fonetika.

Morfosintaxia.  Hona hemen xerperaz lehenengo 10 zenbakiak: chik (1), nyi (2), sum (3), zhi (4), nga (5), thuk (6), din (7), ge (8), gu (9), chitamba (10).

  Idazkera. Gaur debatean dago nola idatzi behar litzatekeen xerpera modernoa. Tibetar hekuntza klasikoa duten lider batzuek tibetar idazkera defenditzen dute, baina xerpa gehienak ez dira gai tibetar idazkeran irakurri eta idazteko. Batez ere belaunaldi gazteenak joera handiagoa du devanagari idazkeraz baliatzeko.

 

 

HISTORIA. La lengua sherpa solo es hablada. Recientemente ha habido intentos de introducir la forma escrita basada en la escritura tibetana, tarea muy complicada. La lengua sherpa está retrocediendo en beneficio del dialecto tibetano hablado en  en la provincia tibetana de Kham.

 

LENGUA. Principales características.

Fonética.

Morfosintaxis. Los 10 primeros números en sherpa son: chik (1), nyi (2), sum (3), zhi (4), nga (5), thuk (6), din (7), ge (8), gu (9), chitamba (10).

Escritura. Actualmente hay un debate sobre cómo se debiera escribir el moderno sherpa. Líderes sherpas con formación clásica en tibetano, abogan por el uso de la escritura tibetana, pero la mayoría de los sherpas no son capaces de leer y utilizar la escritura tibetana. Especialmente la generación más joven tiende a usar la escritura devanagari.

 

 

GRAMATIKAK, METODOAK, ESKULIBURUAK

 

SHERPA CONVERSATION AND BASIC WORDS, Lhak Doma Sherpa, Chhiri Tendi Sherpa (Salaka) eta Karl-Heinz Krämer (Tsak), Ratna Books,  13,5x20, 167 or., Kathmandu, 2006.